XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa
Testuingurua
IZAR.- Ta?
KAPI.- Paradisu baten gizara itxuratutako jatetxe bat zan.
IZAR.- Korta edo ukullua baiño obea.
KAPI.- Emakumeak emakume ederrak, gazteak, liraiñak, yazekoenetan aukeratuak, sortu lez, narru gorrian, billoitz billoitzik etorten yakuzan janaririk atsegiñenak eskintzen, euren mamiñen ikutuekaz gure gorputsak berotuten.
IZAR.- Ta?
KAPI.- Nire emazteagaz gogoratu nitzan. Eta nire alabarekin.
IZAR.- Ta zer?
KAPI.- Iñori eskiñita negoala eta saldu ezin neikian gizona nitzala pentsaten igaro neban jatordua.
IZAR.- Lengoak aztuta? Eta zer?.
KAPI.- Nire alabea sekula ez nebala alako toki batera diruz salduko, zin egin neban.
IZAR.- Diruz?
KAPI.- Anka bidun animalien sentzunez eta buruz jokatu neban.
IZAR.- Orrekin ez diñostazu ezer.
KAPI.- Ez?
IZAR.- Kontzientzia eta sentimentuak bi dira.
KAPI.- Alkarri lotuta.
IZAR.- Eta sakonera jo ezkero....
Bear ba da, zure nortasunaren, zure nortasun bildurtiaren jostallu lez jokatu zendun.
Ez zure sentimentuen indarrez, ingurukoen, ingurukoen zer-esan eta bildurrez baiño.
KAPI.- Beraz ni... ez naz ni.
IZAR.- Segurutik ez.
KAPI.- Parkatu. Aspertu naiz.
Barkoan, kapitan lez, sayatuko naiz ibillaldi atsegiña eskintzen.
Eta ingurukoen lotsa barik.
IZAR.- Ez neban nai onetara eldu.
Nik nai dodana... Konturatu zaitez.
Ez gara sustraitik asi.
Gaitz da benetan be.
KAPI.- Zu eta ni zimelegi gara sustrai barriak botateko.
(
IZAR.- Kapi! Kapi!.
IZAR bakarrik
IZAR.- (
Zegaitik agertu ete naz ain gordin eta ain zital?.
Zegaitik ain ume ta ain argal, eta ain sentzunbako?.